LAY2FORM (Efficient Material Hybridization by Unconventional Lay-up and Forming of Metals and Composites for Fabrication of Multifunctional Structures) europar proiektuaren helburua honako hau da: etapa anitzeko fabrikazio prozesua garatzea, zeinak automobilgintzarako osagai estruktural hibridoak, konposite-metala, lortzea ahalbidetuko duen era lehiakorrean. Prozesua honako kontzeptu hauetan oinarrituko da: makina malguak, automatizazio kognitiboa, gainbegiratzea eta ikuskatzea linean, halaber, simulazioa eta modelatzea, teknologia ez konbentzionalen (laserra eta ultrasoinua) integrazio eraginkorra ahalbidetuz. Materialen ezaugarriak eta baldintza egokiak, ebaketa, atxikipena, konformazioa eta abarrak aztertuko dira, baita bere bizitza erabilgarrian desmuntatzekoak ere. Prozesu honek 3D-ko pieza hibrido funtzio anitzekoak ekoiztea ahalbidetuko du, geruza meheko metaletatik eta matrize termoplastikoko konposatuetatik abiatuta.
Linean egingo den simulazio eta jarraipenari esker, prozesu parametroen zuzenketa egin ahal izango da autoikaskuntzako teknologiak erabilita. LAY2FORM proiektuan proposatzen den diziplina anitzeko enfokeak bere baitan du fabrikazio lehiakorrerako eta fabrikazio industrialerako plataforma bat garatzeko interkonexio konplexua, 4.0 Industriaren ikuspegiarekin bateragarri izango dena.
KONIKERek proiektu honetan izango duen egitekoa FAGOR ARRASATEri laguntza ematea izango da, hain zuzen ere fabrikazio lineak dituen sistema guztien integrazioan eta zehazkiago material hibridoen konformazio fasean. Horretarako, IKERLANen eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAren lankidetza ere izango du.
LAY2FORM proiektuak Horizon 2020 programaren finantzazioa du, 4 urteko iraupena eta Portugaleko INEGI Institutu Teknologikoak koordinatzen du.
KONIKERez gain, honako beste hauek ere badira partzuergoko partaide: Inegi (Portugal), Fagor Arrasate (Espainia), Aimen (Espainia), Rescoll (Frantzia), ESI (Frantzia), Mondragon Assembly (Alemania), IK4-Ikerlan (Espainia), Mondragon Unibertsitatea (Espainia), V2i (Belgika), Inapal (Portugal), Treelogic (Espainia) eta Mecasonic (Espainia).
Proiektuaren datuak
Aurrekontua: 4,9 M€
Proiektu mota / Finantzazio Programa: Horizonte 2020
Gauzatzeko datak: 2017-2021
Proiektuaren koordinatzailea: INEGI
Herrialde kopurua: 5
Bazkide kopurua: 13