Makina berezien diseinua

Konikerrek aukera ematen du proiektu bat neurrira egiteko, produktu katalogo konbentzionalean ez daudenean, aukeratutako fabrikazio prozesuko beharrekin betetzeko gai diren makinen eta sistema laguntzaileen kontzeptu berriak definituz.

Horretarako eta bezeroarekin elkarlanean, gure teknikariek abiapuntuko espezifikazioak aztertzen dituzte eta aukera desberdinen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa kontuan hartuta, giltza eskura erako soluzioak eskaintzen ditugu, eta horiek lehiarako abantaila handiak dira gure bezeroentzako.

I+G arloko proiektu horien garapenean balioa ematearen oinarrian honako hauek daude:

  • Lehen mailako erreminta informatikoak.
  • Zorrotzenak diren bezeroen sektoreetan dugun esperientzia, automatizazio mailari eta prozesu leihoen kontrolari dagokienean.
  • I+G+B arloan abangoardian dagoen jakintza alor anitzeko lantaldea
  • I+G+B kudeaketa sistema, UNE 166.002 arauaren araberakoa