Hazteko potentzial handieneko herrialdeek iturri garbietarako trantsizio energetikoa egitearen aldeko apustua egiten ari dira, CO2 igorpenak murriztu eta berotze globala saihesteko xedearekin, eta energien arteko mixean fotovoltaikoak izan du hazkunde esponentziala eta, horrela, energia berriztagarri lehiakor eta erakargarrienetakoa bihurtu da gobernu eta inbertitzaileentzat.
Hasieran, instalazio masiboak batez ere Europan egin ziren, eta merkatuko dominatzaile teknologiko izan ziren Batasuneko zenbait herrialde, baina 2011tik aurrera herrialde asiarrak izan dira teknologia honen aldeko apustu indartsua egin dutenak eta urtez urte sektore lider gisa daude gero eta irmoago.
Horren adierazgarria da 2017an metatutako potentzia globala 404,5GW izan zela, 2015ean metatutakoaren ia bikoitza. 2017an guztira 99,1GW instalatu ziren, errekor berria ezarrita, eta horietatik 52,8GW Txinan instalatu ziren.
Sektore fotovoltaikoa hazten ari den merkatua da, gizarteak gero eta kontzientzia handiagoa du ingurumena errespetatu eta kontserbatzeko, eta datozen urteotan espero da merkatuak bilakaera positiboa izango duela, urtez urte aurreko urtean instalatutako potentziak gaindituko direlarik.
Merkatu geografiko berriez gain, sektoreak bilakaera teknologiko garrantzitsua jaso du, bai produktuan eta baita ekoizpen prozesuetan ere. Produktuari dagokionean estandarrak aldatu egin dira: modulu fotovoltaikoek 2 edo 3BB zituzten, baina gaur egun estandarra 5BB da, eta dagoeneko 12BB edo Mutiwire teknologiez hitz egiten da.
Gainera, merkatuan modulu konfigurazio berriak agertu dira, hala nola modulu bifazialak, shingling, zelula erdiak edo glass-glass.
Zelulen teknologietan ere gertatu da bilakaera eta egun PERC zelulak dira nagusi merkatuan, baina beste batzuk ere hasi dira agertzen, Heterounion izenekoak esate baterako.
Teknologia guztiek ezaugarri oso zehatzak dituzte, eta guzti-guztiak ezin dira tratatu egungo fabrikazio estandarrekin.
Konikeren ikerketa esparruak modulu fotovoltaikoaren ekoizpen kate osora enfokatzen dira, hasi produktu teknologietatik eta fabrikazioa teknologikoetaraino:
- TabberStringer makinen arkitektura berrien garapena. Interkonexiokometodo berriak ikertzen dira, hala nola itsasgarri eroaleak (ECA) edo BackContack teknologiak.
- Moduluenteknologia berriak: muturreko baldintzetarako moduluak, basamortuetakoak esatebaterako, glass glass moduluak, modulu bifazialak, shingling moduluak,…
- Ijezketametodo berrien ikerketa.
- Euskarriaketa egiturak fabrikatzeko profilaketa.
- Moduluikuskapena: adimen artifiziala (Machine eta Deep Learning) erabiltzea kalitateakontrolatzeko elektrolumineszentzia bidez.
- 4.0Industria teknologien erabilera prozesua kontrolatzeko eta ekoizpen linearenefizientzia kudeatzeko.