Konpositeak

Materialen artean, konpositeak dira aukeretako bat, lagundu egiten baitigute gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari den erronka sozial bati aurre egiten, hots, garraioa ingurumenarekiko errespetagarriagoa eta seguruagoa izan dadin. Karbono zuntzaz (CFRP, Carbon Fiber Reinforced Polymer) indartutako konpositeak era masiboan erabiltzea ibilgailuetan, ibilgailu industrialetan eta aeronautikan soluzio egokienetakoa da, pisua %70 murriztu baitezakete eta talka energia disipatzeko gaitasuna metalena baino 5 aldiz handiagoa baita.

Automobilgintzaren industria azken hamarkadetan hasi zen konpositeak erabiltzen, batez ere primarioak ez diren egiturazko aplikazioetan. GMT (Glass Mat Thermoplastic), LFT (Long Fiber Thermoplastic) edo SMC (Sheet Moulding Compound) teknologiak, esate baterako, barruko osagaiak, battery fox bezalako pieza funtzionalak edo karrozeria piezak fabrikatzeko erabiltzen dira, produktibitate estandarrekin eta prezio oso lehiakorrekin. Aplikazio horiek arrakasta izan badute ere, ezinezkoa da arintzeko potentzialitate handiagoa duten pieza estrukturalagoetan erabiltzea, esate baterako xasisean edo power-traineko piezetan, teknologia horiekin lortutako materialen propietateak urriak baitira (etenkako zuntzak).

Sektore aeronautikoko joeren analisiak ere esaten digu hegazkinaren egituran (fuselajea, hegalak…) erabilitako konposite kopurua erdia baino handiagoa dela, baina ia osagai guztiak autoklabe bidez fabrikatutakoak dira. Orain erronka izango litzateke osagai horiek autoklabe ez diren teknologiekin fabrikatzea. Infusioa, termoplastikoen xingolaztatze automatikoa eta RTM dira aukeratutako teknologiak.

Material konposatuen fabrikazioan beharrezkoa prozesuak oso ondo ulertzea eta simulatzea, aldagai kritikoak identifikatzeko eta monitorizazio eta kontrol estrategiak garatzeko. Ezagutza horren baitakoak dira, esate baterako honako hauek ulertzea: zuntzaren eta matrizearen arteko interakzioa, ontze edota polimerizazio eta kristalizazio prozesuak, aurreformatua eta prozesuaren hurrengo etapatan duen eragina, etab.

KONIKERek esperientzia handia du konpositezko osagaientzako guztiz produktiboak izango diren fabrikazio prozesuen garapenean, eta, horrela, jaitsi egiten dira azken produktuaren kostuak. Helburu hori lortzeko, KONIKERek honako hauek egiteko gauza den diziplina anitzeko lantaldea eskaintzen du:

  • Enfoke teknologiko berrien garapena (prozesuak, ekipoak, moldeak/tresnak).
  • Automatizazio aurreratuko kontzeptuak fabrikazio prozesuei aplikatzea.
  • Prozesuak simulatzeko erremintak prest jartzea.
  • Aplikazio/teknologia optimoa binomioa identifikatzea, gero garapen industrialak egiteko.