Automozioa

Ibilgailuenindustria oso-oso garrantzitsua da mundu osoko sektore ekonomikoen artean etabete-betean sartuta dago eraldaketa digitalaren prozesuan. Etorkizuneko ibilgailuak esaten daizango direla “eascy” = electrified, autonomous, shared, connected and yearlyupdated, baina ez dira izango bakarrik ibilgailuak aldatuko direnak,aurreikusita baitago manufaktura lantegien eta balio kate osoaren eraldaketadigitala.

Une honetan sektorea bete-betean sartuta dago ibilgailu plataforma eta osagai berrien garapenean iraultza berri horri aurre egin ahal izateko, eta honako gai hauek dituzte ikerketa lerro gisa: ibilgailuaren pisuaren murrizketa, bidaiari lekuaren segurtasuna, trakzio elektrikoko sistemak eta baita funtzionalitatearen hobekuntza ere bere alderdi guztietan.

Egungo materialen mix-eko joerak aztertzen baditugu, badirudi material bakoitzak ibilgailuaren osagai desberdinetan duela zentzua eta OEM bakoitzaren estrategiaren arabera neurri garrantzitsuan aldatzen da material bakoitzaren pisu portzentuala. Hona hemen nabarmendu daitezkeenak:

  • Boro altzairuak, orokorrean beroan konformatzen direnak.
  • Muga elastiko handiko altzairuen konformazioa
  • Konpositeak, termoplastikoak nahiz termoegonkorrak.
  • Altzairu aleazio berriak
  • Aluminioa
  • Pieza hibridoak

KONIKERek automobilgintza sektorearen esku jarri ditu etorkizuneko ibilgailua osatuko duten material berriekin lan egiteko prozesuen eta ekoizpen baliabideen garapenean dituen ezagutzak, betiere teknologia berrien aplikazioarekin lerrokatuta 4.0 industria paradigmaren barruan.

KONIKERen ikerketa lerroen artean honako hauek nabarmendu ditzakegu: lehengaien fabrikatzaileekin garatzen direnak prozesatuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa ebaluatzeko eta, halaber, prozesuen optimizazioa eta ekoizpen baliabide eta makina berrien diseinua helburu dituztenak.

  • Muga elastiko handiko altzairuen eta aluminioen konformazioa
  • Material konposatuen konformazioa, termoegonkorrak eta termoplastikoak
  • Konformazioa beroan
  • Profilaketa
  • Automatizazioa
  • Prozesuen kontrola
  • Ebaketa