Tolesketa, Ebaketa eta Puntzonaketa

Eguneroko bizitzan hainbat dira altzairuz edo aluminioz fabrikatutako gailuak, hala nola etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria eta argiteria, eta baita handiagoak ere, ibilgailuetan, hegazkinetan, itsasontzietan, ekipo ondasunetan etab. Lehengaitik abiatuta pieza horiek lortzeko, estanpazio eta profilaketa bidezko eraldaketa prozesuez gain, geometria konplexu horiek lortzeko  beharrezkoak dira beste fabrikazio prozesu gako batzuk ere, hala nola tolesketa, puntzonaketa eta ebaketa, izan mekanikoa nahiz zuntz laser bidezkoa.

KONIKER espezialista da prozesu horien azterketan eta ikerketan eta diziplina anitzeko kidez osatutako  bere taldeak gure bezeroei fabrikazio arazoak eta erronkak konpontzen laguntzen die, horretarako hainbat elementu erabilita: simulazio erremintak, datu analisirako teknologia aurreratuak, sentsorizazioa eta kontrol sistema berriak.

Gainera, KONIKERek bezero diren sektoreetan garatzen ari diren material berriak prozesatzeko eta estaltzeko beharrezkoak diren ekoizpen sistemak eta prozesuak ikertu eta garatzen ditu, azken produktua arintzeko eta horri funtzionalitate berriak emateko.