Forja

Gehienetan puska itxura duen hasierako materiala plastikoki deformatzen duen prozesua da forja, bi trokel, matrize edo estanpa erabilita. Forjaren lehenengo helburua piezak lortzea bada ere, metala hotzean edo beroan lantzea interes handiko tratamendu termo-mekanikoa da, hasierako materialaren ezaugarriak estrukturalki hobetzen dituena, eta emaitza gisa forjatutako piezek erresistentzia eta zailtasuna eskaintzen dituzte pisu ahalik eta txikienarekin.

Eraldatu beharreko materialen nolakotasunak berekin dakar forja prozesuen lehen sailkapen bat. Hala, burdinazko materialen eta material ez-burdinazkoen forja bereizten dira; azken multzo horretan, Al, Cu eta Ti aleazioak sartzen dira batez ere.

Eraldaketa tenperatura kontuan hartzen badugu, honako forja hauek bereizten dira, era berean:

  • Beroko forja. Prozesu hau egiten da eraldaketa birkristalizazio tenperaturaren gainetik eta materialaren fusio tenperaturatik gertu egiten denean. Altzairuarentzat  1.100ºC eta 1.250ºC bitartean, eta indar handia behar da ukipen unean.
  • Hotzeko forja. Giro tenperaturan egiten denean (20ªC), abiadura txikiarekin indar handia behar da ukipen unean eta, horregatik, funtsezkoa da elementu guztien zinematiken sinkronizazio osoa, kalitate handiko piezak lortu ahal izateko, hala nola ardatzak eta birabarkiak.
  • Erdiberoko forja. Eraldaketa birkristalizazio tenperatura baino beherago egiten denean, hau da, fusio tenperaturaren erdia baino goraxeago. Altzairuaren kasuan, 650ºC eta 900ºC bitartean egiten da eta lubrifikatzaile kopuru handia behar da prozesuan zehar jasotzen dituen dimentsio aldaketei eusteko. Prozesua oso konplexua da matrizeek jasotzen duten higadura handiarengatik eta ekipoak lanean ari diren ingurua aurkakoa delako; horien artean daude hainbat zinematikatako prentsak eta periferikoak (prentsak, transferrak, egozkailuak, pintzak eta abar).

Erabilitako matrize motaren arabera honako forja hauek bereizten dira:

  • Forja askea, estanpak lauak direnean edo forma apur bat dutenean. Gehienetan pieza handi bakarrak forjatzeko  edo pieza txikien serie laburretarako erabiltzen dira.
  • Estanpazio bidezko forja, lortu beharreko piezaren forma dute tresnek, matrizeak ixtean piezaren geometria osoa konformatuz. Prozesuak soberako materiala uzteko gune bat behar badu bizarra duen forja deitzen zaio, eta bizarrik ez badu matrize itxiko forja izango da.

Forjaren bitartez pieza mota ugari lor daitezke eta horiek honako sektore hauetan erabiltzen dira: aeroespaziala, automobilgintza, makineria eta ekipamendua, erreminta industrialak, eraikuntza,  meatzaritza, trenbideak… Lortu nahi den piezaren arabera prozesuaren ezaugarriak aldatu egiten dira, baina orokorrean prozesuak eta ekipoak prozesu tenperaturaren arabera sailkatzen dira:

KONIKER espezialista da makinen, soluzioen eta periferiko laguntzaileen garapenean beroko, erdiberoko eta hotzeko forja prozesuetarako. Bezeroaren beharrak abiapuntu hartuta, KONIKERen forjaren esparruan adituak direnek euren egiten jakitea ematen dute egungo instalazioen portaera hobetzeko eta berrikuntzak ere proposatzen dituzte, produktibitatea hobetzeko eta kalitatea ziurtatzen duen prozesu leihoa hobeto kontrolatzeko.