Profilaketa

Profilaketa (roll forming) deformazio plastikoaren bidezko fabrikazio prozesua da eta xafla metalikoari aplikatzen zaio. Xaflaren konformazio gisa definitzen da, tolesteko linea zuzenen, paraleloen eta luzetarakoen arabera. Arrabolak erabiltzen dira erreminta gisa eta lortu nahi den profilaren forma izaten dute inguruan, eta hori guztia materialaren lodiera aldatu gabe (edo ahalik eta gutxien aldatuta).

Proceso de perfilado
Profilaketa prozesua

Konformazioa mailakatua da eta bata bestearen atzean (aurrean) kokatuta dauden hainbat estaziotan gauzatzen da. Estazio horietan arrabola desberdinak muntatzen dira eta ohikoena izaten da etapa bakoitzean goiko ardatz bat muntatzea eta beste bat behekoa. Estazio bakoitzarekin, xaflaren geometria poliki-poliki bukaeran izango duen itxurara moldatzen doa. Gainera, materiala luzetara mugitzen da arrabolek marruskadura bidez transmititzen dioten mugimenduari esker, arrabola guztiak edo horietako batzuk eraginda daudelako. Estazioak profilatzeko makinaren gainean doaz muntatuta eta horrek ematen die euskarri fisikoa eta biratzeko indarra profilatzeko arrabolei.

Xaflaren aitzinamenduaren abiadura 10 eta 60 m/min bitartekoa izaten da, 180 m/min-koa ere lortu ahal delarik. Gaur egun, prozesu aplikagarria da 0,1 eta mm-ko lodiera duten xafletan.

Abiadura hori dela-eta, egun profilaketa da xaflazko produktuak eraldatzeko gehien erabiltzen den fabrikazio prozesuetako bat, oso egokia izanik pieza luzeak izan eta zeharkako sekzio konstantea duten serie handietan.

Koniker lantzen ari da profilaketa prozesurako gaitasun berrien garapenean eta ikerketak egin dira honako esparru hauetan:

  • Profilaketa malgua
  • Estazioen pare kontrola setting lagunduarentzako.
  • Edukierak definitzeko prozesuaren simulazioa: estrukturalak eta potentzia.

Interesa izanez gero, profilaketa prozesuetan ditugun espezialistek  honako esparru hauetan emango dizute laguntza: egungo instalazioen portaeraren hobekuntzan, profil berrien garapenean  eta zure teknikarien prestakuntzan,  produktibitatea hobetzeko eta kalitatea ziurtatzen duen prozesu leihoa hobeto kontrolatzeko.