Konformazioa eta Estanpazioa

Estanpazio bidezko txapa konformazioa txapa landu eta sektore askotarako piezak lortzeko era bat da. Hona hemen horrelako piezak erabiltzen dituzten sektoreetako batzuk: etxetresna elektrikoak, eraikuntza, automobilgintza, itsasontzigintza, burdindegia, makina industrialak, etxeko altzariak eta hiri altzariak, osagai elektrikoak…

Estanpazioaren oinarria da metal jakin bat bi moldeen artean konprimatzea, moldeen artean definitutako geometria kopiatuz. Prozesu hori arrakastaz gauzatzeko, txaparen metala harikorra eta xaflakorra izan behar da, esate baterako karbono altzairua, altzairu herdoilezina, aluminioa, kobrea, letoia, titanioa etab.

Piezen formak konplexuak izan daitezke eta materialak, berriz, askotarikoak. Oro har, azalaren akabera ona izaten da, ostean tratatzea badago ere, propietateak  hobetzeko.

Enbutitutako pieza bat lortu nahi bada, piezak oso forma sinplea ez badu behintzat, beharrezkoak dira konformatzeko zenbait eragiketa, hau da, pieza hainbat lan lekuetatik igaroko da. Baldintzatzaile hori lortu nahi dugun produktibitatearekin eta konformazio eragiketa horren azken xedearekin gurutzatzen badugu , behar dugun konformatzeko instalazio mota lortuko dugu: Transfer lerroa, prentsa lerroa, Abiadura Handiko prentsa lerroa, lerro progresiboa…

KONIKER espezialista da konformazio prozesuetan eta diziplina askoko bere taldeak estanpazioaren erronkak ikertu eta garatu egiten ditu, gure bezeroei fabrikazio arazoak eta erronkak konpontzen laguntzen die, horretarako hainbat elementu erabilita: simulazio erremintak, datu analisirako teknologia aurreratuak, sentsorizazioa eta kontrol sistema berriak. Gainera, KONIKERek bezero diren sektoreetan garatzen ari diren material berriak prozesatzeko eta estaltzeko beharrezkoak diren ekoizpen sistemak eta prozesuak ikertu eta garatzen ditu, azken produktua arintzeko eta horri funtzionalitate berriak emateko.