FAGOR ARRASATE MONDAGON Korporazioko kide sortzailea da eta 1957an ekin zion bere jarduerari. Une honetan 800 pertsona baino gehiago ari dira bertan lanean, eta horietatik erdia baino gehiago Ingeniaritza eta I+G arloetan ari dira. Material metalikoen konformaziorako ingeniaritza, garapen eta martxan jartzearen arloetan espezializatuta dago, eremu horren ia edozein adarretan.
Bere bezeroen sektoreen artean munduko ekonomiarentzat eta Euskal Herrikoarentzat oinarrizkoak diren 3 industria nabarmentzen dira:
- Automobilgintza, xasisa eta BIWa.
- Etxetresna elektrikoak, nagusiki linea zuria.
- Siderurgia, altzairuaren nahiz aluminioaren sektoreetan.
FAGOR ARRASATE munduko liderra da material metalikoen eta ez metalikoen konformaziorako eta ebaketarako giltza eskura erako proiektuen diseinuan, fabrikazioan eta hornikuntzan. Duen produktu zorro ugariaren artean honako hauek nabarmen litezke:
- Estanpazio sistemak eta prentsa mekanikoak, hidraulikoak eta serboprentsak
- Ebaketa lerroak eta bobinak eta formatuak prozesatzeko sistemak.
- Xafla konplexuzko piezen fabrikaziorako sistema bereziak, ebaketa, puntzonaketa, tolestatze eta lotura prozesuetan oinarrituta.
- Profilatzeko sistemak
- Trokelak