Fabrikazio prozesuan zehar, xaflek beroko eta hotzeko ijezketa jasotzen dute, eta horrek propietate mekanikoak ematen dizkio materialari. Hala ere, prozesu horretan, xaflak forma akatsak hartzen ditu eta bere barnean hondar tentsioko maila handiak sortzen dira, xaflaren kalitatea desegokia izatea eginez. Kalte horiek handitu egiten dira bobinaketa prozesuan, xaflak bobinaren itxura hartzeko joera baitu. Horregatik guztiagatik, merkatuak eskatzen dituen materialaren lautasun perdoiak eta espezifikazioak ezin dira lortu bakarrik ijezketa prozesuarekin. Beharrezkoa da xafla akats horiek zuzentzea eta materialaren barnean hondar tentsioak askatzea. Horretarako gehien erabiltzen den makinetako bat da arrabola bidez lautzeko makina.
Arrabola bidez lautzeko makinak arrabola ilara bi izaten ditu. Goiko ilara inklinazio batekin dago diseinatuta eta horrek eragiten du lehenengo arrabolek sortutako deformazioa handia izatea eta hori txikitzen joaten da azken arraboletarantz aurrera egiten den neurrian.
Xafla arrabolen bitartean igarotzen da eta txandaka okertzen da, gainazaleko zuntzak trakzio eta konpresio esfortzua txandaka jasotzen dutela. Xafla arrabola ukitzen dagoenean, arrabolatik urrutien dauden kanpo zuntzak trakzio egoeran daude, aldi berean arrabolatik gertuen dauden kanpo zuntzak konpresio egoeran dauden bitartean.
KONIKER espezialista da material metalikoak, altzairuak nahiz aluminioak, lautzeko makinen garapenean eta prozesu horren azterketan. KONIKERen materialak lautzeko eta ikuskatzeko esparruan adituak direnek euren egiten jakitea ematen dute egungo instalazioen portaera hobetzeko eta berrikuntzak ere proposatzen dituzte, produktibitatea hobetzeko eta kalitatea ziurtatzen duen prozesu leihoa hobeto kontrolatzeko.