Makinen kalkulua, Simulazioa eta Monitorizazioa

Simulazio numerikoak erabilita makinak, erremintak eta fabrikazio prozesuak balidatzea oinarrizko prozesua izan ohi da industrializazio fasean gerta daitezkeen arazoak eta gainkostuak saihesteko. Simulazio erreminten bitartez, bestalde, instalazioek jasan ditzaketen arazoen eragileen diagnostikoa egin daiteke. Simulatu beharreko aldagaien arabera, estrategia eta programa espezifikoak erabili behar dira.

KONIKER espezialista da deformazio eta ebaketa prozesuekin lotutako makina eta prozesuen kalkuluan eta simulazioan, eta diziplina anitzeko kidez osatutako  bere taldeak gure bezeroei fabrikazio arazoak eta erronkak konpontzen laguntzen die, horretarako hainbat elementu erabilita: simulazio erremintak, datu analisirako teknologia aurreratuak, sentsorizazioa eta kontrol sistema berriak.

Gainera, egindako kalkuluak berresteko, KONIKEReko teknikari espezialistek balioa gehitzen dute lan osagarriekin, horiek gakoak baitira abiapuntuko espezifikazioak betetzeko eta simulazio ereduen baliotasunerako. Hona hemen egiten diren lan osagarriak:

  • Instalazioaren sentsorizazioa, ekipamendu edo prozesu industriala aztertzeko behar diren aldagaiak eta parametroak jasotzeko: tenperaturak, kokapena, parea, zimurtasuna, bibrazioak, deformazioak, eta abar.
  • Neurri esperimentalak hartzea eta eredu birtualean lortutako emaitzekin korrelazioan jartzea
  • Makinen diseinuak eta prozesuen kontrola hobetzeko proposamena, azken portaera hobetzeko.