Nor garen

KONIKER S.COOP. irabazi asmorik gabeko Agente Zientifiko-Teknologiko bat da, onura publikoko deklaratuta dago, eta industriako makina eta fabrikazio prozesuekin lotura duten teknologia berrien ikerketan eta garapenean espezializatuta.

2002an sortu zen, eta harrez gero, bere misioari leial izanik, manufakturako industriak berrikuntzaren eta eraldaketaren aldetik dituen premieierantzuten saiatzen ari da modu koordinatuan, enpresekin, zentro teknologikoekin eta unibertsitateekin elkarlanean aritzeko aukeraz baliatuta.

KONIKER MONDRAGON Korporazioko kooperatiba da, konformazio eta mihiztadura esparruetan ikerketan, garapenean eta berrikuntzan aritzen dena. Eusko Jaurlaritzak egiaztatu egin du enpresa I+G Unitate gisa jarduteko eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko kide da.

Datu ekonomikoak:

  • 2 milioi euro inguruko fakturazioa du, eta horren %93 baino gehiago industria arloko enpresek egindako eskaeren proiektuei dagokie.
  • Nazio arloan eta nazioartekoan I+G esparruko 20 proiektu baino gehiagotan parte hartzen du, automobilgintza, siderurgia, etxetresna elektrikoak, energia eta osasun sektoreetan lider diren enpresa eta zentroekin lankidetza estuan arituz.
  • Manufaktura aurreratuan espezializatutako 25 ikerlari baino gehiago.

Balioak:

  • Lankidetza, parte hartzea eta gizarteerantzukizuna, gureantolamendu eta sozietate ereduarekin bat etorrita.
  • Lana eta lankidetza enpresa industrialekin, zentroteknologikoekin eta unibertsitateekin osatutako diziplina anitzeko taldean
  • Sormen aplikatua:balio eta abantailalehiakorrak eskaintzen dituzten irtenbide berritzaileen bilaketa.
  • Efizientzia: baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzea, beste entitate batzuekiko lankidetza, sinergiak…

KONIKERek berrikuntza eredu propioa du (K-LINK), pertsonen gaitasunean, harreman sarean eta merkatuaren etengabeko zaintza teknologikoan oinarritzen dena, eta horrek ahalbidetzen die gure bezeroei produktu eta zerbitzu berriak merkaturatzea, euren plan teknologiko edo berrikuntza estrategien barruan.

klink

Eredu honen aplikazioaren emaitza hainbat arlotan gauzatzen da: ezagutzetan, proiektu eta patente berrietan, argitalpenetan, erlazionatutako prestakuntzan eta, azken batean, gure bezeroentzako negozio arlo berrietan eta dibertsifikazioan.