Lehiarako ingurunea eta sektoreko balio katean duen posizionamendua ezagutzea oso-oso garrantzitsua da enpresaren estrategia eta ikerketa eta garapen teknologikoaren lerroak zehazteko, baita jarritako ekintzak zehaztu eta burutzeko ere.
Gure Zaintza teknologikoko eta adimen lehiakorreko zerbitzua gure ikerketa arloetan eta sektore gakoetan dago espezializatua, eta horri esker zure enpresari zuzenean eragiten dioten faktore kritikoak identifikatu eta monitorizatu ahal izango dituzu. Produktuak merkaturatzen dituzun ingurunean gertatzen diren aldaketek erabakitzen dute berrikuntza ekimen baten arrakasta edo porrota.
Materialen, produktuen, prozesuen eta bezero dituzten sektoreen balio katean ere merkatuak, teknologiek eta kontsumoak dituzten joerak aldez aurretik identifikatzeak ahalbidetzen du aukerak garaiz identifikatzea, bai eta lehiarako hobekuntzaren aldeko ekimen teknologikoak eta ez teknologikoak abian jartzea ere.
Gaitasun horien euskarria INFOKON izeneko informazio biltegia da. Biltegi horrekin balioa ematen dugu honako hauen bitartez:
- Merkatuko gakoak informazio estrategikoaren bitartez
- I+G+B arloan abangoardian dagoen jakintza alor anitzeko lantaldea
- Merkatuko eta teknologia arloko joeren identifikazioa
- Lehiarako ingurunearen analisia
- Zaintza Teknologiko eta Adimen Lehiakorreko kudeaketa sistema, 166.006:2018 arau berriaren arabera egiaztatua. KONIKER izan da estatu espainiarrean hori lortu duen lehen enpresa.