4.0 teknologia digitalak enpresa industrialetan sartzen ari dira eta eraldatzen ari dira enpresa horien jarduera, nola lan egiten duten, nola lehiatzen diren eta nola sortzen duten balioa.
Eraldaketa digitalean irabazteak pentsamendu estrategikoa eskatzen du eta negozioaren oinarriak eta lehiarako abantailaren dinamika sakonki ulertzea. Ildo horretan, enpresek aro digitalean estrategia bat gauzatzeko duten era ere aldatu egin behar da.
4.0 industriaren, edo bestela esanda, fabrika adimendunen erronka handienetako bat izango da ez bakarrik prozesu guztiak interkonektatuta izango dituen (loT Gauzen Interneta) fabrikazio informatizatu eta automatizatuaren ikuspegia izatea, baizik eta baita fabrikazio eta malgutasun efizientzia handitzea, IT sistemen interoperabilitatea eta konektagarritasuna hainbat tresnarekin handitzearekin batera ere, eta, halaber, datu kopuru handia analizatzea. Horrenbestez, erronkarik handiena softwarearen aldean egongo da, eta, beraz, bezeroengandik, prozesu industrialetatik eta makineriatik datozen datu pila gero eta handiagoa kudeatu, ordenatu, kategorizatu eta, azken finean, aprobetxatzeko industrien gaitasunean, horretarako analisia teknika aurreratuak erabiliz, datu horiek enpresarako baliozkoak eta eraginkorrak izan daitezen.
KONIKERen urteak daramatzagu gure bezeroekin elkarlanean industriaren bultzada teknologikoa lortzeko. Egungo produktu industrialen balio erantsia maximizatzeko teknologia digitalak ikertu eta garatu ditugu, produktu horiek benetako produktu digital bihurtuz, bere baliabideen efizientzia, erabilgarritasuna eta kalitatea optimizatuz, eta baita mantentze lanen zerbitzuak eta diseinu eta prozesu produktiboak ere, eta gainera negozio eredu berritzaileak sortuz.
Gure lantalde teknikoa, diziplina anitzeko kidez osatutakoa, espezializatuta dago datuekin lotutako teknologietan (cloud azpiegiturak, Big Data, Data Analytics, blockchain, iragartzeko ereduak) eta baita aktibo industrialetatik gertuago dauden teknologia digitaletan ere ( Sistema ziber-fisiko bidezko sentsorizazioa, Edge computing, zibersegurtasuna, machine learning eta biki digitalen garapena edo Digital Twins).