Etxetresna elektrikoen industria bete-betean sartuta dago eraldaketa digitalaren prozesuan, bai etxetresna elektrikoek bilakaera bat izan behar dutelako kontsumitzaileek espero dutena asetzeko eta baita ekoizpen lantegiak presio handia jasotzen dutelako lehiakortasunari eutsi ahal izateko. Joera horri gehitzen baldin badizkiogu azken aldian fabrikatzaileen artean egon diren bat egiteak eta erosketak industria talde indartsuagoak osatzeko, esan liteke sektorea bere negozio ereduaren eraldaketa bat egiteko atarian dagoela.
Lerro zuriko etxetresna elektrikoak aldaketa handiak ari dira jasotzen, betiere honako hauetara bideratuta: energia efizientziaren hobekuntza eta baita diseinuarena eta konektagarritasunarena ere. Nabarmenen artean honako hauek aipa ditzakegu: gainazal funtzionalak erabiltzea ikusten diren aldeetan (estaldura hidrofugoak eta aztarnen aurkakoak), baita diseinua ere, orokorrean geometriak konplexuagoak izanik eta materialak zailagoak prozesatzeko.
Lehia handiko testuinguru horretan, enpresek kostuak murriztea bilatzen dute eskala ekonomia baliatuz, produktuen diferentziazioa lortu nahi dute, produktu berrien garapena eta saldu osteko laguntza bultzatu nahi dute bezeroak erakarri eta leialtzeko bide gisa.
Sektorearen joerak aztertzen baditugu, prozesuekin eta materialekin lotutako erronkak identifika ditzakegu eta horien artean honako hauek nabarmentzen dira:
- Altzairu herdoilezinak estaldurekin
- Tolesketa eta materialaren errekuperazio elastikoaren kontrola
- Automatizazioa
- Kontrola piezen dimentsioaren kalitatearen prozesuan
- Ekoizpen baliabideen egokigarritasuna eta malgutasuna
- Prozesuen sentsorizazioa
KONIKERek eredu eta materialen aldaketa beharra asetzeko gai diren prozesuen eta ekoizpen baliabideen garapenean dituen ezagutzak lerro zuriko sektorearen esku jarri ditu, betiere teknologia berrien aplikazioarekin lerrokatuta 4.0 industria paradigmaren barruan.
KONIKERen ikerketa lerroen artean honako hauek nabarmen ditzakegu: lehengaien fabrikatzaileekin prozesatuaren (ebaketa, tolesketa, puntzonaketa, profilaketa, lotura) bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa ebaluatzeko garatzen direnak eta baita automatizazio maila handiko eta kalitate maila optimoari eusteko egokitu eta auto-ikasteko gai diren makina adimendunak lortzera bideratutako ikerketak.
- Puntzonaketa
- Profilaketa
- Tolesketa
- Ebaketa
- Loturak
- Transferizazioa eta automatizazioa
- Prozesuen kontrola