Aeronautika

Honako hauek dira industria aeronautikoa osatzen dutenak: helizea, turborreaktorea, estatoerreaktorea edo pultsuerreaktorea duten aireontzien fabrikazioa. Horiek erabilera militarra edo komertziala dute edo merkantziak garraiatzeko erabiltzen dira. Beste hauek ere sartzen dira sektorean: motorrak, hegazkintzarekin lotutako bitarteko ekipamenduak (ekipamenduak, abionika, aeroegiturak, etab.) eta mantentze eta konpontze lanetako jarduerak, eta ordezko piezak.

Berau herrialdeen garapen sozioekonomikoarekin oso lotuta dagoen sektore estrategikoa da, baina duen izaera estrategikoak gainditu egiten du sortzen duen fakturazioa edo sortutako enplegu garbia:

  • Sektore gakoa segurtasun eta defentsa nazionalerako.
  • Aberastasuna eta balio erantsi handia sortzen duen sektorea da, eta horrek nazioarteko merkataritza eta lankidetza bultzatzen ditu.
  • I+G+B esparruan jarduera nabarmena burutzen du.
  • Beste sektore ekonomiko batzuetara hedatzeko gaitasun handia du.
  • Kualifikazio handiko enplegua sortzeko gaitasun handia du.

Industria aeronautikoa gakoa pertsonen mugikortasunerako eta nazioarteko merkataritzarako. Hegazkin mota desberdinak erabiltzen dira eta batez ere pasillo bakarrekoak nabarmentzen dira. Aeronautika etorkizunean garatzeko driver garrantzitsuenen artean honako hauek nabarmenduko ditugu industrian eta teknologietan izan duten eraginagatik:

  • Globalizazioa, merkatuan nahiz ekoizpenean eta ikerketan.
  • Aireontzien tamaina eta luzera handitzea, eragiketen kostua murrizteko xedez.
  • Ingurumena babesteko joera
  • Material konposatuen erabileraren hazkundea, iraunkortasun bikainarengatik eta dituzten gogortasun eta dentsitate ratioengatik.
  • Hegazkinen propultsio sistemaren erabilera optimizatua
  • Erregai alternatiboak, petrolioaren prezioaren menpekotasuna murrizteko.
  • Tripulatu gabeko hegazkinak (UAV/UAS)

KONIKERek aeronautikako sektorearen esku jarri ditu material berriekin, konpositeak eta aluminioak esate baterako, lan egiteko prozesuen garapenean eta ekoizpen baliabideetan dituen ezagutzak,  betiere teknologia berrien aplikazioarekin lerrokatuta 4.0 industria paradigmaren barruan.

KONIKERen ikerketa lerroen artean honako hauek nabarmendu ditzakegu: lehengaien fabrikatzaileekin garatzen direnak prozesu desberdinen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa ebaluatzeko eta, halaber, prozesuen optimizazioa eta ekoizpen baliabide eta makina berrien diseinua helburu dituztenak.

  • Muga elastiko handiko altzairuen eta aluminioen konformazioa
  • Konposite plastikoak edo termoegonkorrak
  • Aleazio berezien beroko konformazioa
  • Forja
  • Prozesuen kontrola
  • Ehunen automatizazioa eta manipulazioa
  • Profilaketa