Azken urteetan industriak garrantzia handia eman dio boro altzairua erabiltzeari, ibilgailuen pisua murriztu, segurtasuna murriztu eta talken aurka erresistentzia handitzeko helburuarekin. Boro altzairua altzairu mota bat da, urarekin tenplatu ostean guztiz martensitikoa den egitura lortzea ahalbidetzen duena. Altzairu mota honek karbono eduki handia du eta, horrek, erresistentzia eta arintasun handia eta soldagarritasun ezaugarri onak lortzea ahalbidetzen dio.
Altzairu prezipitazioaren tenperatura 920ºC-ra iritsi behar da, boro altzairuak disolbatzeko tenplagarritasun ona lortzeko xedearekin. Boro altzairuzko aleazioek gutxi gorabehera 500 MP-ko erresistentzia dute eta tenplatu ostean 2.000 MP-ak hartzen dituzte.
Gaur egun merkatuan bi metodo daude beroko konformaziorako:
- ZUZENEKO METODOA: Formatua altzairuaren tenperatura altura berotzen da, egiturak guztiz era austenitikoa hartzen duen arte. Berehala pieza matrize batera igarotzen da, orga jaisten da, trokelean konformatzen da eta iraoketa era sekuentzialean gertatzen da. Pieza trokeletik ateratzean, dimentsioetara eta eskakizun mekanikoetara doitzen da.
- ZEHARKAKO METODOA: Formatua aurretiazko prozesu batean konformatzen da, hotzeko estanpazioko kontzeptu tradizionalak aplikatuz. Konformatuta dagoenean, pieza berotu egiten da %100 austenitikoa izango den konposizioa lortu arte. Ondoren, trokelean tenplatzen da eta eraldaketa martensitiko bat lortzen da.
Instalazio industrial gehienetan zuzeneko metodoa erabiltzen da, izan ere, zeharkako metodoarekin alderatuta ekoizpen kostuak txikiagoak dira, seriean fabrikatzea ahalbidetzen baitu.
KONIKERek badu diziplina askotako kidez osatutako taldea, zeinak boro altzairuak beroan konformatzeko sistema berriak ikertu eta garatu egiten dituen, eta orain baita aluminioak ere, eta gure bezeroei fabrikazio arazoak eta erronkak konpontzen laguntzen die, horretarako hainbat elementu erabilita: simulazio erremintak, datu analisirako teknologia aurreratuak, sentsorizazioa eta automatizatzeko eta kontrolatzeko periferiko berriak.