
KONIKERek Arrasaten (Gipuzkoa) dituen instalazioetan guztira 26 ikerlarik egiten duten lan. Fabrikazio aurreratuan daude espezializatuta eta industria arloan ikerketa aplikatuko proiektuak egiten dituzte, besteak beste honako esparru hauetan: materialen konformazioa (altzairua, aluminioa eta konposatuak), manipulatzaileen eta transferizazio elementuen garapena, robotika aurreratua, makinen optimizazio produktiboaren eta energetikoaren funtzionalitate aurreratuen garapena, mantentze lan aurreratuak sistema ziber-fisikoak eta datu analisia txertatuta, eta silizio amorfozko xafla meheak dituzten panelen fabrikazioa.
KONIKERek badu leku industriala garapen eta erakusle teknologikoak maila aurre-industrialean balidatzeko, garapenak TRL (Technology Readiness Level) altuetaraino gauzatu daitezkeelarik.