Fotovoltaikoa

Merkatu fotovoltaikoaren bilakaera distortsionatuta geratu da inbertsio handiak egitera eraman zuen burbuila fenomeno batengatik, burbuila hori zulatu denean (2008-2012) berriro egituratu  beharra dagoelako.

Hala ere, 2013tik, eguzki sektoreko merkatuak oso azkar eta etenik gabe ari da hazten, energia fotovoltaikoaren kostuak izugarri murriztu direlako,  ~2€/Wp 2011n eta ~0,25€/Wp 2018ko bukaeran. Azken 8 urteotan izan den murrizketa Itzel horrek ekarri du sorkuntza fotovoltaikoa nuklearra baino merkeagoa izatea eta baita erregai fosilena ere.

Source:Solar Power Europe EVOLUTION OF GLOBAL TOTAL SOLAR PV INSTALLED CAPACITY 2000-2017
Source:Solar Power Europe EVOLUTION OF GLOBAL TOTAL SOLAR PV INSTALLED CAPACITY 2000-2017

2018ko otsailean ACWA Power enpresak 300 MW-ko lizitazioa irabazi zuen Saudi Arabian, prezioan marka jarriz: 2,34 dolar zentabo / kWh. Harrigarria ere bada lizitazio horretako 7 eskaintza tekniko 2,9 dolar zentabo / kWh baino txikiagoak izan zirela. Beste era batera esateko, 2 dolar zentaboko tarifa berria jarri zen prezio arau gisa, baldintza idealetan, irradiazio handiko kokapenekin eta marko politiko egonkorrarekin.

Sektore fotovoltaikoaren merkatu proiekzioak hazkundejarraitukoak dira epe luzera, hazkundearen moteltzea espero bada ere, batez ereTxinaren gaitasunaren murrizketagatik. 19. irudian ikusdaitekeen bezala, urtero munduan 120 GW berri inguru instalatzen dira munduanpotentzia fotovoltaikoari dagokionean, eta horietako ia erdiak Asianinstalatzen dira.

SPEren arabera, baldintza optimoetan, mundu mailako sorkuntza fotovoltaikoaren gaitasun metatua 1.270 GW-koa izan liteke 2022ko bukaeran, baina gertagarriagoa izan liteke kopuru hori 1.026 GW-koa izatea. Horrela izanda ere, horrek esan nahi du eguzki energiak 2022an lortuko lukeela terawatio (TW) metatuen potentzia.

Energia fotovoltaikoaren sektoreko mundu mailako merkatu nagusienentzako perspektibak, orokorrean, oso positiboak izango dira hurrengo urteetarako. 20 merkatu garrantzitsu gehienen urteko hazkunde tasa bi digitotakoa izango da 2022rarte eta gutxienez bi herrialde %100 baino gehiago haziko dira, Egipto eta Saudi Arabia, alegia.

Energia fotovoltaikoaren sektorearentzako aurreikuspen onekin ekoizpen ekipamenduetan inbertsio beharrak izango direla uste da eta, hori horrela, lineak salduko dira mundu osoan zehar. Middle-east-en eta Latinoamerikan izango den hazkunde ikaragarria ere ikus daiteke.

KONIKERek lankidetza estua du Mondragon Assemblyrekin eta, horri esker, esperientzia zabala du ekoizpen prozesu berrien garapenean eta baita horien diseinuan eta simulazioan ere, eta horrek ahalbidetzen du zelulen eta modulu fotovoltaikoen arkitekturen bilakaerari erantzutea.

Konikerren ikerketa esparruak modulu fotovoltaikoaren ekoizpen kate osora enfokatzen dira, hasi produktu teknologietatik eta fabrikazioa teknologikoetaraino:

  • TabberStringer makinen arkitektura berrien garapena. Interkonexiokometodo berriak ikertzen dira, hala nola itsasgarri eroaleak (ECA) edo BackContack teknologiak.
  • Moduluen teknologia berriak: muturreko baldintzetarako moduluak, basamortuetakoak esate baterako, glass glass moduluak, modulu bifazialak, shingling moduluak,…
  • Ijezketa metodo berrien ikerketa.
  • Euskarriak eta egiturak fabrikatzeko profilaketa.
  • Modulu ikuskapena: adimen artifiziala (Machine eta Deep Learning) erabiltzea kalitatea kontrolatzeko elektrolumineszentzia bidez.
  • 4.0 Industria teknologien erabilera prozesua kontrolatzeko eta ekoizpen linearen efizientzia kudeatzeko.