MALGUROB

Euskal industrian fabrikazio-prozesuak automatizatzeko robotika malguko teknologiak garatzea.

MALGUROBen helburua, proiektuaren kideak robotikako berrikuntza-olatu berri honetarako prestatzea da, robotika malgu eta autonomorako. Olatu hori apurtzaileagoa izango da, eta ez da ekipamenduetan zentratuko, baizik eta softwarean eta roboten ulermen- eta erabaki-gaitasunetan.

Euskal enpresak ez direnez aurrez kokatu, eta robotika tradizionalaren edo lankidetzakoaren erabiltzaile gisa soilik kokatu direnez, eta ez aktore eta fabrikatzaile gisa, gap teknologiko garrantzitsu bat sortu da beren gaitasunen, esperientziaren eta robotika malgu eta autonomoko negozio errepikakor bat sortzeko beharrezkoa denaren artean.

MALGUROB proiektuaren helburu nagusietako bat da robotika malguan lider bihurtu nahi diren euskal enpresei garatuko diren bloke teknologikoak transferitzea.

Gaur egun dagoen gap-a handiegia da bakarrik egin ahal izateko. MALGUROB programan parte hartzen duten erakundeen zeregina da bloke teknologiko horiek prestatzea, informazio hori zabaltzea etorkizunean industrian eragina izango duela ziurtatzeko, euskal enpresak heztea eta robotika malgu eta autonomoarekin lotutako negozio berrietan inbertitzeko ekimenak sustatzea. Proiektu honen itxaropena da oraingoan euskal enpresek aukera bereganatzea, dibertsifikatzeko inbertitzea eta robotika malguan lider bihurtzea.

MALGUROB proiektuan, robot edo makina bat ente malguago eta autonomoago bihurtzea ahalbidetuko duten funtsezko 6 bloke teknologiko garatuko dira.

MALGUROB (KK2018/00114) EUSKO JAURLARITZAren ELKARTEK programak finantzatzen du eta TECNALIAk koordinatzen du. KONIKERez gain, TEKNIKER, VICOMTECH, CEIT, IDEKO, LORTEK, UPV/EHU eta MGEP dira proiektuko beste kide batzuk.

Proiektuaren datuak

Proiektu mota / Finantzazio Programa: ELKARTEK-1. ARLOA – EUSKO JAURLARITZA

Gauzatzeko datak: 2018-2019

Proiektuaren koordinatzailea: TECNALIA

Herrialde kopurua: 1

Bazkide kopurua: 9

MALGUROB Proyecto financiado por

  • Eusko Jaurlaritza
  • Unión Europea

MALGUROB Socios en el proyecto

  • Ceit
  • Ideko
  • Koniker
  • Lortek
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Tecnalia logo
  • Tekniker
  • UPV logo
  • Vicomtech logo

Áreas de Investigación Relacionadas:

Servicios relacionados:

Sectores Industriales de aplicación: