Herrialde batean altzairuaren eta aluminioaren balio kateak duen tamainak erakusten du herrialde horrek duen industria maila, orokorrean altzairuzko eta aluminiozko bobinen prozesatzea kontsumo guneetatik gertu egiten baita, hau da, ekoizteko lantegiak orokorrean honako sektore hauekin lotura dutenak: automobilgintza, etxetresna elektrikoak, eraikuntza, ontziolak… eta abar.
Batzuetan, gizarteak dituen erronkei erantzuna emateko eragile garrantzitsuenak bere jatorria lehengaian du, altzairuaren eta aluminioaren sektorea erakusle garbiak dira mundu mailan berrikuntzak dituen garapenena: Prestazio bereziak dituzten altzairuek, aleazio berriek, aurremargoketek, korrosioaren eta aztarnen aurkako estaldura berriek, besteak beste, dira askoz aurreratuagoak diren produktuak, ohikoak eta industrialak, garatzea ahalbidetzen dituztenak: ibilgailuak, bateriak, etxetresna elektrikoak, itsasontziak, zubiak…
Baina sektorea bera era presiopean dago, mundu mailako gehiegizko ekoizpen ahalmenagatik eta ingurumenarekin lotutako lege arloko presioengatik. Horregatik, bere produktuaren berrikuntzan jarduteaz gain, prozesuak eta ekoizteko baliabideak hobetzera bideratutako lan ildoak ere bultzatzen ari dira.
KONIKERek altzairuaren eta aluminioaren sektorearen esku jarri ditu lauketa, ebaketa, profilaketa eta konformazio prozesuen garapenean dituen ezagutzak, eta baita material berri horiekin lan egiteko ekoizpen baliabideak ere, betiere teknologia berrien aplikazioarekin lerrokatuta 4.0 industria paradigmaren barruan.
KONIKERek dituen ikerketa lerroen artean, honako hauek nabarmen ditzakegu: sektore industrial desberdinetarako materialak prozesatzea ahalbidetzen dutenak eta euren portaera industriala egiaztatzea merkaturatu aurretik. Honako hauek dira prozesurik esanguratsuenak:
- Profilaketa
- Lauketa konbentzionala eta tentsiopekoa
- Tolesketa
- Ebaketa
- Muga elastiko handiko altzairuen eta aluminioen konformazioa
- Aleazio berezien beroko konformazioa
- Prozesuen kontrola
- Automatizazioa eta manipulazioa