Mantis

Cyber Physical System based Proactive Collaborative Maintenance

MANTIS 4.0 Industriaren esparruko asmo handiko proiektua da, non helburua den lainoan mantentze lan industrialeko zerbitzuen plataforma bat diseinatu eta garatzea. Proiektuan integratutako sentsore edo sistemek  prozesuak monitorizatuko dituzte eta sistema adimendunek erabakiak hartzen laguntzea ahalbidetuko dute, etorkizuneko errendimendua estimatuz eta berehalako akatsak aurreikusi eta prebenituz. Gainera, mantentze lana era proaktiboan programatzea ahalbidetuko du, kostuak murriztuz eta materialak hobeto aprobetxatuz. Proiektuaren emaitzak lau esparrutan balidatuko dira: ekoizpen aktiboen mantentze lanak, ibilgailu kudeaketa, energia ekoizpena eta osasun arloko ekipamenduen mantentzen lanak.

KONIKERek lau esparruetako lehendabizikoan parte hartzen du, FAGOR ARRASATEko estanpazio sistemen mantentze lanekin lotuta. Proiektuan parte hartzen duten zenbait zentroren laguntzarekin, KONIKERek eta FAGOR ARRASATEk puntako teknologia  txertatuko dute osagai kritikoenetan, horien sendotasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko, mantentzen lan proaktiboa eta prediktiboa errazteko xedearekin.  Honako hau da azken helburua: prentsen eta bere osagaien fidagarritasuna handitzea, ekoizpen geldialdiengatik eta behar diren konpontze eta mantentze lanengatik eragindako kostu handiak zorrozki murrizteko xedearekin. Teknologia honek ahalbidetuko du mantentze lanen estrategiak hobetzea, prentsen egituraren osasuna, bielen esfortzuak, engranajeen higadura eta  zorroen egoera monitorizatuz eta aztertuz.

Proiektuaren datuak

Aurrekontua: 30M€

Proiektu mota / Finantzazio Programa: ECSEL-H2020
Proiektu honek ECSEL Joint Undertakingen finantziazioa jaso du, 662189 zenbakiko laguntza erabakiaren arabera. Finantzazio programa honek Europar Batasuneko Horizonte 2010 ikerketa eta berrikuntza programaren laguntza jasotzen du eta baita Espainia, Finlandia, Danimarka, Belgika, Herbehereak, Portugal, Italia, Austria, Erresuma Batua, Hungaria, Eslovenia eta Alemaniarena ere.

Gauzatzeko datak: 2015-2018

Proiektuaren koordinatzailea: Mondragon Unibertsitatea

Herrialde kopurua: 12

Bazkide kopurua: 47

Mantis Proiektua finantzatzen du

  • ECSEL
  • Unión Europea

Mantis Proiektuko bazkideak

  • 3e
  • Aalborg Universitet
  • Acciona
  • Adira
  • Ait
  • Aitia
  • Ansaldo
  • Atlas
  • Bosch
  • Danfoss
  • Fagor Arrasate
  • Fortum
  • Fraunhofer Iese
  • Goizper
  • Ikerlan
  • Ilias
  • Inesc
  • Innotec UK
  • Isep
  • JSI
  • Liebherr
  • LUAS
  • Mondragon
  • Mondragon Unibertsitatea
  • msi
  • Philips
  • Sirris
  • Still
  • Tekniker
  • TUE
  • Uninova
  • Vestas
  • VTT
  • Wapice
  • Xlab