KONIKERek MANTIS proiektu europarraren Azken Berrikuspenean hartu du parte.

KONIKERek MANTIS proiektu europarraren Azken Berrikuspenean hartu du parte.

KONIKERek MANTIS proiektu europarraren Azken Berrikuspenean izan duen parte hartzeari buruzko berria.

MANTIS (Sistema ziberfisikoetan oinarritutako mantentze lan kolaboratibo proaktiboa) Europa mailako proiektua da, 3 urteko iraupena duena, Europar Batasunako ECSL-JU programarekin finantzatua eta 30 milioi euroko aurrekontua duena. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa da proiektuaren liderra eta 12 herrialdetako 47 bazkidek parte hartzen dute, eta horien artean daude FAGOR ARRASATE, KONIKERA eta IK4-Ikerlan, besteak beste.

Uztailaren 10ean eta 11n egin zen Arrasaten (Gipuzkoa) MANTIS ((Cyber Physical System based Proactive Collaborative Maintenance) proiektu europarraren azken berrikuspena egiteko bilera. Mondragon Unibertsitatearen ardura izan zen proiektuaren azken emaitzak aurkezteko eta lortutako soluzioak erakusteko bileretara joan ziren 25 pertsonei harrera egitea. Uztailaren 11n, arratsaldez, 17 lagunez osatutako taldea izan zen FAGOR ARRASATEn. Tartean ziren Europar Batzordeko Officera, bi ebaluatzaile eta lan paketeen eta azken erabiltzaile kasuen liderrak eta bertan FAGOR ARRASATEk, KONIKERek eta IK4-IKERLANek lortutako emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, 4.0 teknologietan oinarritutako estanpazio sistemen mantentze lanen soluzioekin lotuta. Ostean, FAGOR ARRASATEko instalazioak bisitatu zituzten.

MANTIS 4.0 Industriaren esparruko asmo handiko proiektua da, non helburua den lainoan mantentze lan industrialeko zerbitzuen plataforma bat diseinatu eta garatzea. Proiektuan integratutako sentsore edo sistemek  prozesuak monitorizatuko dituzte eta sistema adimendunek erabakiak hartzen laguntzea ahalbidetuko dute, etorkizuneko errendimendua estimatuz eta berehalako akatsakaurreikusi eta prebenituz. Gainera, mantentze lana era proaktiboan programatzea ahalbidetuko du, kostuak murriztuz eta materialak hobeto aprobetxatuz. Proiektuaren emaitzak lau esparrutan balidatu dira: ekoizpen aktiboen mantentze lanak, ibilgailu kudeaketa, energia ekoizpena eta osasun arloko ekipamenduen mantentzen lanak.

Proiektuan integratutako sentsore edo sistemek  prozesuak monitorizatuko dituzte.

KONIKERek, IK4-IKERLAN eta FAGOR ARRASATErekin batera, lau esparruetako lehendabizikoan parte hartzen du, estanpazio sistemen mantentze lanekin lotuta. Proiektuari esker, FAGOR ARRASATEk puntako teknologia  txertatu du osagai kritikoenetan, horien sendotasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko, mantentzen lan proaktiboa eta prediktiboa errazteko xedearekin. Teknologia honek FAGOR ARRASATEri ahalbidetuko dio mantentze lanen estrategiak hobetzea, prentsen egituraren osasuna, bielen esfortzuak, engranajeen higadura eta  zorroen egoera monitorizatuz eta aztertuz.

Estanpazio sistemen mantentze lanekin lotuta.

Proiektua ECSEL Europako elkarte publiko pribatuak finantzatu du eta 30 milioi euroko aurrekontua izan du. Mondragon Unibertsitatea izan da proiektuko liderra eta bertan Europako 47 bazkidek hartu dute parte, Mondragon Korporazioa, Goizper, Tekniker, Phillips, Acciona, Vestas, Adira, Fraunhofer, Still, Bosch eta Liebherr, besteak beste.

Bilera honekin, arrakastaz bukatu da MANTIS proiektua,3 urteko iraupena izan duena eta KONIKERiestanpazio sistemen mantentzen lan prediktiboen inguruan hainbat gaitasungaratzea ahalbidetu diona.