DIGICUT proiektuak ebaketa prozesuaren digitalizazioan emaitza bikainak izan ditu

DIGICUT proiektuak ebaketa prozesuaren digitalizazioan emaitza bikainak izan ditu

KONIKERek, IDEKO ikerketa-zentroak eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAk, DIGICUT proiektuan parte hartu dute, kutxila eta laser bidezko ebaketa-prozesuen oinarrizko azterketa egiteko eta hauek digitalizatzeko oinarriak zehazteko.

Garraio-sektoreetako materialen bilakaerak ekoizpen-bitartekoak egokitzea eskatzen du. Hori bereziki garrantzitsua izan da metalaren sektorean, non etengabe ikus baitaiteke nagusiki altzairuak bultzaturiko sektore baten migrazioa materialen prozesatze hibrido eta malgua gero eta gehiago eskatzen dituzten lerroetara.

Testuinguru horretan, makina-erreminta berriek, DIGICUT proiektuaren emaitzak aplikatuko diren industria-sektore nagusiak, gero eta malguagoak eta dinamikoagoak izan behar dute ekoizpen-aldaketetarako, eta azken belaunaldiko material erresistenteagoak prozesatzeko gaitasuna izan behar dute. Horregatik guztiagatik, ekoizpen-prozesuen, kontrol egokitzaileen eta 4.0 industriaren ezagutza funtsezkoak dira gure enpresentzat.

Azken bi urteetan garatu den proiektu honen helburu nagusia, fabrikazio-prozesuen funtsezko karakterizazioan oinarritutako digitalizazioa eta kontrol adimenduna dituzten ekoizpen-makinen OEE (Overall Equipment Effectiveness) areagotzea ahalbidetzen dituzten tresnak frogatzea izan da. Makina hauek orokorrean enpresek ezagutzen ez dituzten azken belaunaldiko materialak prozesatzeko erabili dira.

Helburu hori lortzeko, hainbat fase burutu dira. Lehen fasean, kutxila eta laser bidezko ebaketa prozesuak modu fidagarrian irudikatzeko gai diren zenbakizko ereduak garatu dira, horien oinarrizko azterketan eta deformazio abiadura handian lortutako materialen ereduen erabileran oinarrituta. Horretarako, hautatutako materialen abiadura muturreko baldintzetan karakterizazioa landu da, ebaketa prozesua jasaten dutenean haien portaera aurreikusi ahal izateko.

Hurrengo bi faseetan, kutxila eta laser bidezko ebaketa-prozesuen funtsezko azterketa egin da, kutxila ebaketa-prototipo bat eta laser zelula bat diseinatuz eta fabrikatuz. Prototipo horiei esker, hainbat materialekin saiakuntza esperimentalak egin ahal izan dira, ebaketaren parametro nagusiak aldatuz eta ebaketaren kalitatea aldaketa horien arabera ebaluatuz.

Zeharkako ebaketa zizaila prototipoa

4. fasean, makina sentsorizatu da, kutxila eta laser bidezko ebaketa-prozesuak digitalizatzeko eta monitorizatzeko prozesurako.

Bisio artifizialaren bidez ebaketa-kalitatearen eremu bereizgarrien neurketa

Azkenik, azken fasean, emaitza esperimentalen eta lortutako zenbakizko emaitzen laguntzaz, mozteko prozesuaren lotura itxiak garatzea ahalbidetzen duten eredu txiki eta azkarrak garatu dira.

2020ko abenduan amaitu den proiektu hau, tresna digitalak, sistema ziber-fisikoak eta prozesuen karakterizazioa aplikatuz AHSS materialak ebakitzeko makinen OEE handitu daitekeela frogatzeko balio izan du.

DIGICUT proiektua (KK2019/00071) Eusko Jaurlaritzaren ELKARTEK programak finantzatzen du.