DIGICUT

Ebaketa-prozesuen funtsezko azterketa eta horiek digitalizatzeko oinarriak zehaztea

DIGICUT proiektuaren helburu nagusia zera da: fabrikazio-prozesuen funtsezko karakterizazioan oinarritutako digitalizazioa eta kontrol inteligentea erabiliz azken belaunaldiko materialak prozesatu behar dituzten ekoizpen-makinen OEE (Overall Equipment Effectiveness) handitzea.

Horretarako, hainbat helburu espezifiko lortu beharko dira, txapa mozteko demostradorean zehaztu direnak:

1. helburua. Zenbakizko ereduak garatzea, kutxila bidezko ebaketa-prozesuak fidagarritasunez irudikatzeko gai izango direnak, horien funtsezko azterketa batean eta deformazio-abiadura handian lortutako material-ereduen erabileran oinarrituta.

2. helburua. Laser bidezko ebaketa-prozesuak fidagarritasunez irudikatzeko gai diren zenbakizko ereduak garatzea, laborategi-ingurune batean horien funtsezko azterketa bat oinarri hartuta.

3. helburua. Ikusmen artifizialeko algoritmoak garatzea, material aurreratuak kutxilez eta laserrez ebakitzeko kalitatea monitorizatzeko, begizta itxian ebaketa-prozesuak kontrolatu ahal izateko.

4. helburua. Kutxila eta laser bidezko ebaketa-prozesuetarako ereduetan oinarritutako kontrolak garatzea, ebaketa-prozesuak berregokitzeko, eta, gainera, sortutako xaflen kalitatearen diagnostikoa egitea.

5. helburua. Laborategi-ingurune batean egindako garapenak balioztatzea, xaflak zizailatzeko prototipo sentsorizatu bat eta laser-ebaketako saiakuntza-banku monitorizatu bat erabilita.

DIGICUT proiektua garatuz espero diren beste alderdi garrantzitsu batzuk hauek dira:

Proiektu taldea txapa eraldatzeko prozesuen digitalizazioan erreferentzia-puntu zientifiko-tekniko gisa kokatu. Maila partikularrean, honako hauetan bikaina izan nahi da:

  • Materialen abiadura handiko karakterizazioa
  • Xafla elementu finituen bidez zizailatzeko eta puntzonatzeko prozesuak modelizatzea
  • Xaflazko laser-ebaketako prozesuen zenbakizko analisia
  • Xafla konformatzeko prozesuen ereduetan oinarritutako digitalizazioa eta kontrola

DIGICUT (KK2019/00071) EUSKO JAURLARITZAren ELKARTEK programak finantzatzen du eta KONIKERek koordinatzen du. KONIKERez gain, MGEP eta IDEKO dira proiektuko beste kide batzuk.

Proiektuaren datuak

Proiektu mota / Finantzazio Programa: ELKARTEK-2. ARLOA – EUSKO JAURLARITZA

Gauzatzeko datak: 2019-2020

Proiektuaren koordinatzailea: KONIKER

Herrialde kopurua: 1

Bazkide kopurua: 3

DIGICUT Proiektua finantzatzen du

  • Eusko Jaurlaritza
  • Unión Europea

DIGICUT Proiektuko bazkideak

  • Ideko
  • Koniker
  • Mondragon Unibertsitatea

Erlazionatutako ikerketa-arloak:

Erlazionatutako zerbitzuak:

Aplikagarri diren Sektore industrialak:

Koniker
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.