KONIKER estatuko lehen erakundea izan da bere zaintza teknologikoko prozesuak egiaztatzen, UNE 166.006 arauaren 2018 bertsioaren arabera.

KONIKER estatuko lehen erakundea izan da bere zaintza teknologikoko prozesuak egiaztatzen, UNE 166.006 arauaren 2018 bertsioaren arabera.

KONIKERentzako berrikuntza jarduera enpresaren lehiakortasunean diferentzia markatzen duten alderdiekiko era koordinatuan, sistematikoan eta koherentean egin behar da. Horregatik, AENORekin Kudeaketa Integralaren UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014 arauak berritzean gain, apustu egin du Zaintza Teknologikoko eta Adimen Lehiakorreko ziurtagiria lortzeko, UNE 166.006 arauaren, 2018ko bertsioa, arabera.

Enpresa batek berrikuntza jarduerei heldu nahi dien unean, argi eta garbi izan behar du garapenetan eta industrializazioaren izandako arrakastaren zati batek bikaintasunean duela oinarria, teknologikoan nahiz kudeaketakoan.

Ildo horretan, KONIKERek Kudeaketako Sistema Integratua (SIG) du eta horrekin bermatu egiten du erakundeko jardueren bikaintasuna, era koordinatuan, sistematikoan eta koherentean egin daitezen ahalbidetuz. Horregatik, 2009an I+G+B alorreko Kudeaketa Sistema, UNE 166002 arauaren arabera, egiaztatu zen eta, gainera, baita Zaintza Teknologikoko eta Adimen Lehiakorreko Zerbitzua ere, UNE 166006 arauaren arabera. KONIKER izan zen arau berri horrekin egiaztatzen lehenetakoa, estatu osoan.

Kudeaketako Sistema Integratua

Une horretatik aurrera, KONIKER Zaintza Teknologikoko eta Adimen Lehiakorreko sistema hobetzen aritu da eta, gainera, bere esperientzia eskaini du I+G+B arauak hobetu eta garatzeko, AENOReko 166 batzordekide gisa.

2018an, lanean urte bat baino gehiago aritu ondoren, argitaratu da 166.006:2018 arau berria eta KONIKERen Zaintza eta Adimen sistema AENORen arauaren berrikuspen berriaren arabera egiaztatu da.

Zaintza eta Adimen sistema

Arau berri horrek KONIKERi ahalbidetu dio ISO arauen goi mailako egiturarekin bat egitea, izan ere lehendik ere baitzeukan I+G+B arloa kudeatzeko 166.002 araua eta, horrek, erraztu egin du KONIKERek duen Kudeaketa Integratuko Sistemaren inplementazio bateratu eta eraginkorragoa, UNE 166.002, UNE 166.006 eta UNE-EN ISO 9001 arauetan egiaztatua egotean.