Berdintasun plana

Konikerren aurrera egiten jarraitzen dugu aukera-berdintasunarekin dugun konpromisoan. 2025ean gure lehen Berdintasun Plana lantzen hasi ginen, lan-ingurune justuago, inklusiboago eta bidezkoago baten alde dugun konpromisoa sendotuz. Lehen plan honek neurri zehatzak jasotzen ditu desberdintasunak murrizteko, erantzunkidetasuna sustatzeko eta genero-berdintasuna kooperatibaren identitatean erabat txertatzen dela bermatzeko.

EKonikerren Berdintasun Plana gure erakundean genero-berdintasunaren egoerari buruz egindako aurretiazko diagnostiko batetik abiatuta landu da. Proiektua langileen parte-hartzearekin eta berdintasun-batzorde bat eratuta garatu da.


Konikerreko Berdintasun Plana