Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkarteak (AENOR) beste urte batez egiaztatu du KONIKERen kudeaketa-sistema integrala, UNE-EN ISO 9001 Kalitate Sistema, UNE 166.002 I+G+B Kudeaketa Sistema eta UNE 166.006 Zaintza eta Adimenaren kudeaketa, erreferentzia-arauetan oinarrituta.
Apirilaren hasieran egin zen auditoretza eta bertan hainbat irizpide aztertzen dira; besteak beste, prozesuen eraginkortasuna, etengabeko hobekuntza, arriskuen kudeaketa eta alderdi interesdunen gogobetetzea.
“KONIKERen badakigu garrantzitsua dela kalitatezko zerbitzu bat eskaintzea, I+G+B sistematikoki eta eraginkortasunez kudeatuz eta zaintza eta adimen sistema berritzailea garatuz, gure bezeroei balio erantsia emango diena. Horregatik, gure proiektuen eta zerbitzuen kalitatea bermatuko duen Kudeaketa Sistema Integralaren aldeko apustua egin dugu “, adierazi du Waleska Martinez de Aguillo Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren arduradunak.
Egiaztapen hauek errekonozimendua ematen diote KONIKERek garatzen dituen jardueren kudeaketa-bikaintasunari, teknologikoki aurreratuak diren irtenbideak garatzea eta industriarako eta merkaturako egokiak diren produktu eta zerbitzuetan gauzatzea bermatzen dutelako.
Hemen ikus ditzakezu KONIKERen akreditazioak.
KONIKERri buruz
KONIKER KOOP. E. irabazi asmorik gabeko I+G enpresa unitatea da, erabilera publikokoa izendatua, eta Konformatu eta muntaia prozesuekin erlazionatutako ikerketa eta teknologia berrien garapenean espezializatua. KONIKERen enpresa bazkideak Fagor Arrasate, Mondragon Assembly eta Mondragon Korporazioa dira, eurentzako garatu eta transferitzen du teknologia. 2002an sortu zen aurreko guztien I+G proiektuei erantzun koordinatua emateko eta konformatu, muntaketa, makinaria eta erremintetan dauden sinergiak aprobetxatzeko helburuarekin. KONIKER Agente Zientifiko Teknologiko izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak eta Euskal sareko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako kidea da.